eFoil







Efoila ur gainean dabilen taula hegalari bat da. Motore elektriko baten laguntzaz, foilean dagoen helize bat mugiarazten du eta 55 km/h  ko abiadurak hartu, modu isil eta oso oso dibertigarri batean. Itsasoa eje bigun-bigunak dituen patin batean bezala karbeatzea bezalakoa da, airean doan longboard hegalari bat bezala.

efoil2


Hidrofoilak dauzkan abantailak (mugimendu oso suabea, oso eraginkorra, golperik gabekoa) eta motore elektrikoak dauzkanak (isila, garbia, erabat kontrolagarria) uztartzen ditu. Zalantzarik gabe, etorkizuna da.

Dibertigarria izateaz gain, oso oso erabilgarria da Foilaren inguruko beste disziplina batzuk (Wing, SUP, Surf, Downwind) ikasi baino lehenago lehenengo pausoak emateko.

efoil4

Zeri itxaroten ari zara experientzia berri hau probatzeko?  


efoil1

150 € / 2 ordu, monitorea eta itsasontzia barne. 1-3 pertsonaren artean konpartitu daiteke.