Nabigatu nahi duzu. Ikasi Hegohaizerekin!


escuela1r

Itxasozale amorratuak gara, surfista, windsurfista eta kitesurfistak aire-kirol berri honetan sartzen ari garenak. Baina ez pentsa guretzat direla bakarrik, edonork praktika dezake. Wingfoilak eskaintzen dituen sentsazioak bakarrak dira (uraren gainean flotatzen joango bazina bezala nabigatu, isiltasunean, azkar, suabe). Ozeanoak eta haizeak ematen duten energia beste modu berri batean sentituko dituzu.

Wingfoila edonork praktika dezakeen arren, gauza asko nahasten dira hasieran (ekilibrioa, nabigazioa, segurtasuna) eta ikasketa prozesu egituratu baten beharra dauka (Posturak, material eta bere erabilera egokia, nabigazio kontzeptuak haizearen kontra joan ahal izateko, zelan hegan egin,etab...) Alde bakoitza bakarturik lantzea ezinbestekoa da progresio egoki eta segurua lortzeko.

Aurreztu itzazu denbora eta dirua (materialean), hasieran agertzen diren arazoetaz ahaztuz (materiala, erabilera desegokia, logistika), gure ezagupen, material eta itsasontziaren laguntzaz (oso garrantzitsua haizearen kontra joaten ez dakizunean)




Zelakoak dira gure ikastaroak?

Hegohaize Foil eskolatik ikastaro modularra eskaintzen dugu. Parametro batzuen barruan, noiz jaso nahi dituzun erabakitzeko



1go modulua (Foil bataioa) ez dago eguraldiaren menpe. Itsasontziak bultzatuta, Foilarekin hegan egiten eta bere jokaera ezagutzen ikasiko duzu. Pausu onek ASKO laguntzen du gero Wingarekin, edo olatuetan SUPfoil edo Surfoila egiten duzunerako. eFoilean (foil elektrikoan) ez bezala, erabilitako foila gero beste disziplina horietan erabiltzen duzunaren berdina izango da.




2. modulua (WingSUP) Eguraldiaren menpeago dago, haize apur bat behar delako. Bolumen asko daukan taula eta Winga erabiliaz, nabigatzen ikasiko duzu. Modulu honetan ez dugu hegan egingo, beraz ez du behar hainbeste haizerik. Ekilibrioa, segurtasuna, Wingaren erabilera, posturak eta hasierako maniobrak ikasten dira.
3. modulua (WIngFoil)  haizearen baldintzapean dago. Haize minimo bat behar dugu (batez ere hasieran) hegan hasteko Beranduago, material eta teknika egokiak haize-maila hori jeitsi dezakete, baina hasieran haizeak indar jakin bat eduki behar du. Gure lan egiteko modua, 2. eta 3. moduluetan hurrengoa da: Eguraldiaren egoerak aztertzen goaz egunero eta baldintza egokiak ikusten ditugunean, egun batzuk lehenago (2-3 egun) abisatzen joango gara. Gero guk ikasle bakoitzaren erregistroa eramango dugu.



Eta azkenekoz, oso interesgarria ere, eFoil .a daukagu. Ez da beharrezkoa, baina bai oso gomendagarria, foilarekin lehenengo kontaktua eduki (bataioa baino lehenago), ondo pasa, eta ikasteko. Gure gomendioa da ikastaroa jaso aurretik hartzea da, apurka apurka hasi eta lehenengo minututik disfrutatzeko, erabat autonomoa egin arte.